miércoles, 26 de enero de 2011

27an Greba Orokorra

Eskubide murrizketa eta pentsioen erreformaren aurka Anonymous-ek, jarraipena egin eta mezua zabaltzeko deitzen dugu StrikeBack operazioa.

Video > StrikeBack Operation
Urtarrilaren 27an Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat mugimendu sozialek, erakundeek eta norbanakoek eskubide murrizketa eta pentsioen erreformaren aurka greba eta mobilizazioak deitu dituzte. Aldi berean beste hainbat lekuetan ere mobilizazioen deia zabaltzen hasi da.

Gogoratu behar dugu baita ere, Interneteko eremuan hemen ere azken egunetan apurtu.org webgunea elikatzeagatik, atxilotu eta webgunea ixteko agindua eman dutela. Aldi berean, Sinde legea delakoa aurrera ateratzeko akordioa erdietsi dute PPk eta PSOEk.

Azken urteetan jasaten ari garen eraso eta eskubide murrizketa dela eta, asko gara anonimoki hau jasaten eta sufritzen dugunak. Ez da errudunik bilatu behar, barruan beti dugu zerbait egin behar dugula dioen hori, baina askotan egoerek ezer ez egitera bultzatzen gaituzte.

Baina garai hori bukatu da, soluzioaren parte izan nahi dugu eta Interneten bakarrik geldituko ginela uste zutenek jai dute. Denon eskubideak defendatzeko greba eta mobilizazioen jarraipena egin eta zabaltzeko deia egin nahi dugu.

Horregatik StrikeBack operazioa deitu nahi dugu. Horretarako bakoitzak ahal duen tokian eta ahal duen mailan strikeback eta aurrekoetan GO komunikazio gerrilak EHn erabilitako #grebaorokorra etiketak proposatzen dizkizuegu.

Komunikabideek normaltasuna islatu nahi izango
dute egun horretan, baina guri normaltasuna arrotz egiten zaigu. Gure errealitateak islatzen saiatuko gara, bakoitzak berea, bere blogetan, sare sozialetan, hedabideetan... Mezu hauxe eta sortzen diren informazioak beste hizkuntza batzuetara itzuli eta zabalduz.

Honekin batera, bakoitzak bere ekintz

Asko gara, anonimoak gara, bil gaitezen!